17 Dic 2017 - 12:41 PM
INICIO  -  PUEBLOS  -  VIDA SOCIAL  -  VIDA MUNICIPAL  -  SERVICIOS  -  ENTORNO  -  ESCRÍBENOS 
Buscar 
Historia / Kultura: BERTSO BAZKARIA ZIGOITIANEnviado por: tulipanbeltza 
Zigoitia: ELKARGUNEAKSustrai ColinaZigoitiko Kirikio Euskara Taldeak Bertso Bazkaria antolatu du aurtengo txapelketako bi finalistarekin, hain zuzen 2005eko abenduaren 18an BECen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalista izan ziren  Igor Elortza eta Sustrai Colina. Bazkari hau martxoaren 25ean izango da, Zaitegiko herrian (Zigoitiko eskualdean, Araban). Bertara joan ahal izateko, Bengolarrako tabernan (Gopegin) salgai egongo dira txartelak, eta bertara joan ezinean bazaudete kirikio@zigoitia.com helbide elektronikoaren bidez, antolatzaileekin kontaktuan jar zaitezkete. Anima zaitezte!!!
Igor Elortza Bazkariaren prezioa: 15€.
Ordua: 14.00etan
Lekua: Zaitegiko (Zigoitia) txokoan.
Menua: 1. Platera: Babarrunak edo Barazki menestra.     
2. Platera: Haragi gisatua edo legatz arrautzaztatua saltsa berdean.
Postrea: Mouse. Ardoa, ura, ogia, kafea eta patxarana prezioan sartuta daude.

Ekitaldi hau Kirikio Euskara Taldeak martxoan antolatutako bigarrena izango da, martxoaren 3an Peio Zabalaren hitzaldia, "Temporak eta eguraldia", burutu ondoren.

Halaber, aurtengo Zigoitia Euskaraz, irailean ospatuko dena, Kirikio taldeak ere antoladuko du, Oketa taldeak kirol arloari garrantzi handiagoa ematea eta kulturala gutxiestea erabaki baitzuen.
12621 lecturasEnvie esta historia a un amigo  Versión imprimible09 Mar 2006 - 05:39 PM
 Quiénes somos | Correo | RSS syndication 

Web hau PostNuken sortua izan da, PHPn idatzitako web atarian. Postnuke Software Librea da GNU/GPL lizentziarekin banatua. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio.
Esta web ha sido creada con PostNuke, un portal web escrito en PHP. PostNuke es Software Libre distribuído bajo la licencia GNU/GPL. Toda la responsabilidad tanto de la veracidad de la información como del respeto a los derechos de reproducción son de quien introduce la información.